Egubakoitzean prestaketa lanekin hasi eta domeka arratsaldera arte izan ziren Xabier Amorrortu eta bere lagunak Udalaitzen. "Oso proiektu potentea" izan da honakoa bizkaitarrarentzat, eta "oso pozik" bukatu duela adierazi du.
Aurretik ere Anboton ibili izan da gaztea highline egiten; beraz, ez da mota horretako lehen esperientzia berarentza. Baina aitortu du aspalditik zebilkiola buruan Udalaitzen, duela pare bat hilabetetik zebilela asmo horrekin, eta benetan gustura iibili dela, nekatuta bukatu arren.
Giro ezin hobea
Eguraldi eguzkitsua lagun izanda eta haize zakar barik, bi egunez, goizez eta arratsaldez, "primeran" ibiltzeko aukera izan du Amorrortuk. Bere balentria ikustera herritar asko gerturatu zen Udalaitzera, eta hori ere eskertu du elorriarrak.
Hurrengo erronka ere honezkero buruan dauka; Anbotora itzuliko da highline egitera.