Takolo eta Goiru artean GI-2620 errepidearen zeharbidea berriro ere urbanizatzeko lanen G faseko lanak hasiko dituzte. Gipuzkoako Foruen plaza eta Cordoba y Oro plazarako bidegurutzeen artean izango dira lanak, eta ondorioz trafiko aldaketak egongo dira Arrasaten. Foruenetik Takolorako norabidea erabilgarri izaten jarraituko du, ez ordea Takolotik Foruenera, norabide horretan trafikoa desbideratuko da Dr. Cordoba y Oro plazatik Navas de Tolosa kalera eta Dr. Bañez kaletik barrena.
Uztailaren 11n hasi, eta azaro bukaerara arte burutuko dituzte lanak.