Atzo arratsaldean muntatu zuten soka Elorrioko eta Durangoko gazte batzuek, Udalatxeko tontorrekin 50 bat metrora, eta asteburuan funanbulista lanak egiten ibiliko da Xabier Amorrortu.
Horrela, asteburuan Udalatxeko tontor ingurura gerturatuko direnek, Amorrortu soka gainetik ibiltzen ikusiko dute. "Segurtasun sokarik gabe egiten dutenak badaude, baina oraingoz, lotuta ibiliko naiz, 300 metroko erorikoa baitago", azaldu du Elorriokoak.
"Udalatxetik ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu, eta mendizaleek ere esperientziaz gozatzea espero dut", azaldu du.
Ez da mendian horrelako ekintza bat egingo duten aurreneko aldia. Izan ere, Anboton, ibilitakoak dira 180 metroko soka batekin.