Monterronen parrandan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko uztailaren 8a

San Juan jaietan -agenda arrazoiak tarteko- Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ez zuten Arrasatera etortzerik izan, eta atzo, eguena, San Fermin egunean egin zuten Monterron parkean Amalur ikuskizuna.

Urtero moduan, atzo ere lepo bete zen Monterron parkea. Euskal Herriko pailazo ezagunenekin dantzan eta kantuan gustura jardun zuten haur eta gazteek, eta baita horiei laguntzeko aitzakian joan ziren helduek ere. Baserriko produktuak, eta orokorrean, elikagai osasuntsuak kontsumitzeko aldarrikapena oinarri hartutako ikuskizun polita eskaini zuten.

Pirritx eta Marimotots pailazoek askotariko pertsonaiak izan zituzten agertokian lagun; oraingoan, baina, Porrotx falta zen gaixorik dagoela-eta Arrasatera etortzerik ez zuelako izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak