Arrasatek Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako III. Foroan parte hartuko du, Montrealen

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uzt. 7a, 11:02

Rio edota Paris moduko beste zenbait hirirekin batera, Montrealgo Kongresu Jauregian (Kanada) datorren irailaren 7 eta 9 bitartean. Arrasateko Udalak 2018ko Bilboko hautagaitza babestuko du bertan "parte hartze garrantzitsua izatea" aurreikusten duelako.

Jatorri ezberdinetako 2.000 pertsonatik gora elkartuko dira Montrealgo Kongresu Jauregian (Kanada) datorren irailaren 7 eta 9 bitartean ospatuko den GSEF2016 Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroan. Montreal hiriak eta Chantier de l’économie sociale-k elkarlanean antolatu dute hirugarren edizio hau eta aldarri gisa izango du hirien garapenerako tokiko gobernuen eta gizarte ekonomia solidarioaren eragileen arteko elkarlana.

Hiru eguneko egitarauak, kontinente ezberdinetako 35 herrialdeetako gizarte ekonomiari buruzko 90 proposamen ezberdin inguru ezagutzeko aukera eskainiko du. Horiek, tailer eta talde lan modura aurkeztu eta landuko dira, lau esparrutan banatuta: enplegu eta enpresa sorrera, gizarte kohesioa, bizi kalitatea eta gobernamendua.

Montrealek egingo ditu, aurten, bi urtez behin antolatzen den eta gizarte ekonomia, garapen ekonomiko jasangarri eta orekatuaren motor bilakatzea helburu duen foro honen anfitrioi lanak. Bilbo eta Arrasate foro honetan parte hartuko duten euskal hiri bakarrak dira, eta eskutik joango dira gainera, izan ere, Bilbok bere hautagaitza aurkeztu du 2018an, Arrasateren laguntzarekin, Gizarte Ekonomiari buruzko foroa hemen ospatzea lortzeko. Gauzak horrela, Maria Ubarretxena alkatea, Arrasate herria aurkezten eta bailarako Gizarte Ekonomia balioan jartzen izango da bertan, Montrealgo alkate Denis Coderrek gonbidatuta.

Montrealen parte hartzeaz harago, Arrasateko Udalak helburu du 2018ko Foroaren egituraketan paper garrantzitsua eta aktiboa izatea. Horretarako, Bilboko hautagaitza erakunde gisa babesteaz gain, Udalak, harreman zuzenak eta estuak ditu Bilboko eta Foroko idazkaritzako ordezkariekin, bereziki, 2018ra begira, Gizarte Ekonomiaren IV. Foroa Euskadin ospatzen bada, Arrasatek parte hartze aktiboa izan dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak