Podemosen Arrasateko zirkuluak ohar bidez jakitera eman duenez, 78 alegazio aurkeztu ziren: "Hurrengo urratsa izango da mozal ordenantza uztailaren 12ko osoko bilkuran onartzea EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin". Baleikeren ustez, adierazpen askatasuna ez bermatzearen adibide bat da Monterron parkeko hesietan pankartak jartzeko debekua: "Hainbat eragilek salaketarako erabilitako leku mitiko bat da".
"Gobernuaren argumentuek ez dute zentzurik"
Horrekin batera, gobernuak parte-hartzearen inguruan duen kontzeptua ere kritikatu dute: "Gobernuak dio parte-hartzea sustatu nahi duela, parte-hartze hori bera despolitizatzeko alderdi politiko guztien artean metodologia eredu bat sortu izanaren aitzindari direla esanez. Baina, aldi berean, ordenantza hau debatera ekartzeko espazio zabala ukatzen dute; diote herritarren parte-hartzerako parametroak adostu egin behar direla. Argumentu horrek ez du zentzurik kontuan hartzen badugu modu paralelo baten prozesu parte-hartzaile batzuk abiatu dituztela; Gorostizako jolas parkea estaltzeko prozesua da horren adibide.