Hain justu, Serrat Arrasatera iritsi eta "Iñarrarekin jarri ziren kontaktuan haiek, eta bi gizonen arteko elkarrizketa Naroki kafetegian burutu zen. Serratek bere miresmen eta begirunea azaldu zion erretoreari, askatasunaren borrokalaritzat hartu zuena. Iñarrak, ordea, ez zion publizitaterik eman nahi izan topaketa hari. Argazkian, Jose Manuel Serrat Idoiako atean bertara sartu nahian, ahaleginean Rafa Fernandezek laguntzen diolarik. Zaleak autograforen bila ari zaizkio abeslariari", jakinarazten du Debagoieneko historialariak.