Bederatzi lagun zeuden agertokian, horiek guztiak, 70. hamarkadako lantegi bateko langileen paperean sartuta. Sokatik zintzilikatuta sekulako abilezia erakutsi zuten eta askotariko musika tresnak -txalaparta, trikitia, alboka, txirula, horien artean - jotzen sekulako maisuak direla ere bai. Ez zuten, baina, zirku edo musika erakustaldi huts bat egin, lantegi bateko langileen arteko istorioan murgildu zituzten-eta ikusleak. Bakoitza langile baten profilean sartuta, elkarrekin istorio polit bat kontatu zuten. Nagusiari men eginez, lankideak estutzeko trabarik ez zuen saileko arduradunak merezitako eskarmentua jaso zuen ordubeteko iraupena izan zuen saioaren amaieran.
Txundituta, begirik kendu barik, jarraitu zuten askotariko adineko ikusleek ikuskizuna. Une oro gustura zeudela erakutsi zuten artistei eten barik txaloak oparituaz.