Aitor Fernandez atezain arrasatearra, Numantziara

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uztailaren 4a

Jagoba Arrasateren aginduetara egongo da 25 urteko arrasatearra. Izan ere, Vila-real B taldean bi denboraldi igaro ostean, Sorian jokatuko du Fernandezek.

Aitor Fernandez Abarisketa atezainak Numantzian jokatuko du datorren denboraldian. Jagoba Arrasate bizkaitarrak zuzentzen du Soriako taldea, eta 2016-2017 denboraldirako Arrasateko atezain gaztea fitxatzea erabaki dute.

Athleticeko harrobian urteak eman ondoren, Barakaldon izan zen Fernandez, lagatu gisa. Atezainak ez zuen lehenengo taldearekin jokatzeko aukerarik izan eta 2013ko neguko merkatuan, Barakaldon maila ona erakutsi ondoren, Vila-realen jokatzeko pausoa eman zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak