Tradizio handia duen festa bilakatu da Arrasaten, Errozioko erromeria, eta aurten 26. edizioa ospatu du Al-Andalus elkarteak, beste herrietako elkarteekin batera. Santurtzitik, Santanderretik, Zallatik, Barakaldotik, Eibarretik, Gasteiztik edota Matienatik etorritako elkarteak bildu dira, dantzaz eta musikaz gozatzeko.
Susana Jurado Al-Andaluz elkarteko presidenteak azaldu duenez, "19 elkarte ofizial batu dira aurten, eta gutxi gorabehera 1.000 pertsona inguru" batu dira. "Eguraldi ederra izan dugu, eta jende asko animatu da etortzera", azaldu du Juradok.
"Eguna primeran joan da. Jendea dantzatzen ibili da egun osoa eta ez dugu arazorik eduki, nahiz eta eguzkiak gogor jo duen. Aurten, gainera, bazkal osterako talde bat ekarri dugun lehenengo aldia izan da eta oso pozik gaude", azpimarratu du Susana Jurado, Al-Andalus elkarteko presidente berriak.