Eguraldia ez dute lagun izan motorzaleek gaurkoan, eta hori dela eta aurretik pentsatuta zuten ibilbidea laburtu egin behar izan dute antolatzaileek. Hala ere, umoretsu azaldu dira motorzaleak, bata bestearen motoak gertutik ikusteko asmoarekin.
Aurten berezitasunen artean, Oñatiko Gaizka Ormazabalek ekarri duen, eta bere eskuekin prestatu duen Mobilette motorra izan da protagonistetako bat. Gainera, Oriotik, eta Baionatik ere (4 ordu Vespa baten gainean eman ondoren) urbildu da jendea Arrasatera.
Antolatzaileek gerturatu direnei eskerrak eman nahi izan dizkiete, "eguraldia alde batera utzita parte hartzera animatu direlako".