Abesti lasaiak eta dantzagarriak tartekatu zituzten eta kantuan egin zuten Bea Asurmendik, Amaia Arriaranek, Maria Izagak eta Haritz Artolak.
Arrasate Musikaleko ikasleek eta irakasleek osatutako Big Band-ak, gainera, disko berria kaleratu du. Dagoeneko bosgarren diskoa da, eta atzo, erosteko aukera izan zuten kontzertura gerturatu zirenek.