Udaltzainek orkatz bat atera behar izan dute okindegi batetik

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uztailaren 1a

Arrasateko Deba hiribidean dagoen Ogi Berrira ate batetik sartu da orkatza, 13:30 inguruan, eta lurrean etzan da. Okindegiko langileek Udaltzaingoari deitu diote, eta eurek atera behar izan dute animalia. Basozaina ere bertan izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak