Jose Mari Velez de Mendizabal bazegoen jada zuzendaritza taldean lehendik, baina berarentzat espero gabeko sorpresa izan da bera hautatu izatea. Velezen hitzetan: ''Javier Cameno beti alboan izan ohi dut zuzendaritza taldean egon naizenean, eta gertatutakoa ikusita ni lehendakari hautatzean erabat harritu nintzen.'' Martxora arte egongo da kargu horretan, datorren urtean hautatuko baitute berriz ere lehendakaria: ''Martxora begira espero dut nire lana ondo kudeatzea; nire ustetan, ez naiz hautagai egokiena, eta, oraingoz, geratzen diren hilabeteetan egindako plagintzetan zentratuko naiz.'' Horrez gainera, lehendakaritza taldean kudeatu nahi duela dio Velez de Mendizabalek.