Gaur eguerdian, Eudelek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan asteartean Istanbulen gertatutako sarraskia salatzeko.
Arrasaten adibidez, EAJ, EH Bildu eta Ahal Duguko ordezkariak Herriko Plazan batu dira. Agerraldi labur horren bitartez, Ataturk aireportuko sarraskiak eragindako 41 pertsonen heriotza gaitzetsi dute bertaratutakoek.
Atentatu egunean hildakoen zifra ofiziala 36koa bazen ere, atzo bertan hildakoak 41 direla konfirmatu zuen Istanbulgo gobernadoreak.