Ausolanen gaineko ikerketa artxibatzea agindu du fiskalak

Leire Kortabarria 2016ko eka. 29a, 16:28
Langileak Ausolanen instalazioetan.

Eskola publikoetan jangela zerbitzua esleitzerakoan iruzurrik egon ez zela ondorioztatuta, ikerketa artxibatzea erabaki du Euskadiko fiskal orokor Juan Kalparsorok. Ikertutakoen artean zegoen Arrasateko Ausolan kooperatiba. 

Kalparsororen arabera, ez dago deliturik gertatu izanaren aztarnarik.

18 milioiko zigorra

Aurtengo otsailean, Lehiaren Euskal Agintaritzak 18 milioi euroko isuna ezarri zien Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publikoetan jantoki zerbitzua emateko kontratua izan zuten zortzi enpresari, prezioak adosteagatik. Tartean zegoen Ausolan. Lehiaren Euskal Agintaritzak inoiz ezarritako isunik altuena izan zen hura. Agintaritzak ondorioztatu zuen Hezkuntza Sailak esleitzen zuen kontraturik handiena enpresa jakin batzuei ez besteei eragotzita zegoela, eta horrek kontratazioa garestitzen zuela. Aibak catering enpresak ipinitako salaketa batekin hasi zen ikerketa; Aibak-ek azpimarratzen zuen 2000. urtetik aurrera,  urtero, beti enpresa berberek lortzen zutela kontratua, nahiz eta lehiaketa bidez egin.   

"Pakturik ez"

Kalparsorok aitorpena hartu die zortzi enpresa haietako ordezkariei, eta horiek esan zuten "pakturik ez" zegoela merkatua euren artean banatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak