Esklerosi anizkoitza duten gaixoen alde 'bustitzeko' eguna da domekan

Jon Berezibar 2016ko ekainaren 29a

Urtero sasoi honetan egiten den Busti zaitez kanpaina domekan egingo da. Musakolako igerilekuan igeri egin ala busti besterik ez dute egin behar elkartasuna agertu gura duten horiek. 

Urtero moduan, ADEMGI elkartearekin kolaboratu dute Udalak, AUKEAk eta Toki Argi elkarteak elkartasunezko ekintza honetan. Eguna amaitzean parte-hartzaileek igeri egindako kilometroak batuko dituzte. Iaz, Gipuzkoa osoan 33.000 pertsonak hartu zuen parte ekimen sinboliko honetan. Kiroldegia informazio-mahaia egongo da eta diplomak banatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak