Nordic walking edo Ipar Martxaren ikastaroan 15 pertsonendako plazak egongo dira. Ikastaroak uztailaren 6an eta 11n izango da bi txandatan banatuta egongo dira. Horrez gain, diziplinak zertan datzan probatzeko aukera egongo da doan. Horretarako bi egun bideratu dira, uztailaren 4a (18:00) eta uztailaren 5a (11:30).
Zer da nordic walking-a?
Nordic walking-a edo Ipar martxa, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Jarduera hau praktikatzeko bi makil behar dira. Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena.
Dituen onurei dagokienez hauek dira nabarmenenak:
- Makilarik gabe oinez ibiltzea baino eraginkorragoa da.
- Artikulazioen gainkarga korrika egiterakoan sortzen dena baino txikiagoa da.
- Gorputzeko giharren %90 lantzen ditu, erretzen den kaloria portzentajea handituz.
- Oxigenoaren horniketa areagotzen du.
- Garondo eta zerbikalen tentsioa arintzen du.
- Estresari aurre egiten laguntzen dio.
- Bihotzaren lana eraginkorrago bihurtzen du.
- Babes sistema indartzen du.
- Zahartze prozesua atzeratzen du.
Aipatzekoa da erabili beharreko materiala Kirol Zerbitzuak eskainiko duela eta parte hartzeko Kiroldegiko harreran izena ematearekin nahikoa dela. Kontutan hartu hala ere, plaza mugatuak direla eta horregatik interesatuek lehenbailehen izena ematea komeni dela.