'Carmelo txapeldun'

Ubane Madera 2016ko eka. 28a, 09:11
Gaspar Ezkurra Carmelo Madinabeitia agurtzen, Cerrajerako igerilekuetan. Argazkia: Jokin Belategi.

"Herriko jai egitarauan, ekainaren 29an, San Pedro eguna, kirol esparruan igeriketa eta tranpolin jauzitako txapelketak zeuden iragarrita, herriko gazteentzat, gazte eta jubenil mailetan, sari ederrekin, dirutan eta garaikurrekin". Carmelo Madinabeitiak (argazkian) eskuratu zuen txapela, Debagoieneko historialari Velez de Mendizabalek gogora ekartzen duen moduan. 1959a zen. 

"Argazkian Gaspar Ezkurrak agurtzen du Carmelo Madinabeitia igerilari arrasatearra, berau izan baitzen egun hartako irabazleetariko bat. Gaspar UCEA-ko (Unión Cerrajera Escuela Aprendices) presidentea zen - txapelketaren antolatzailea- eta argazkiko eskuinean Joxe Arregi agertzen da, zuzendaritza batzordekoa. Berarekin, Joxemi semea. Bihar (eguaztena) 57 urte betetzen dira argazkia atera zela", kontatzen du Josemari Velez de Mendizabalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak