Helburu argia du ekimenak: "Euskaraz dauden askotariko produktuen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu. Adin tarte guztientzat, aukera ezberdinen bitartez –jolastuaz, irakurriaz eta tailerretan parte hartuaz– igerilekuan dauden momentu oro ongi pasatzeko aukera eskaini nahiko genieke, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko bideak eginez".
Maileguan igerilekuan bertan
Egitasmoan adin guztietarako jolas zein irakurgaiak mailegutzan hartu ahal izango dira. Mailegutza egin ahal izateko bertan aurkituko den postuan izen emate bat egin behar izango da eta bakoitzari bere freskurako txartela egingo zaio. Helduei zein haurrei zuzendutako egitasmoa da. Denetariko jolasak aurkitu ahal izango dira bertan eta jolasez gain euskarazko irakurgai ugari ere izango dira, aldizkariak zein egunkariak.