Asteburu borobila Arrasateko atletendako

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 27a, 10:09
Eneko Carrascal podiumeko gorenean.

Eneko Carrascalek urrezko bi domina lortu du luzera-jauzian eta jauzi hirukoitzean, Mataron jokatu den Espainiako Txapelketan, eta Malen Ruiz de Azuak ere urrea jantzi du, Toledoko Espainiako Txapelketan (promesa maila). Jonathan Perezek ere urrezko domina lortu du pertikan, beteranoen mailan.

Toledon jokatu da atletismoko Espainiako promesen txapelketa, eta Malen Ruiz de Azua arrasatearrak beste urrezko domina bat lortu du pertikan, 4,20 metroko jauziarekin. Gizonezkoetan, Istar Dapenak brontzea eskuratu du, 5,01eko jauziarekin.

Gainera, Mataron, Espainiako gazte mailako txapelketak jokatu dira, eta Eneko Carrascal arrasatearrak urrea lortu du luzera-jauzian, 7,.13 metroko markarekin. Jauzi hirukoitzean ere Carrascal izan da onena, 14,94 metroko saltoarekin. Katalunian ere izan da Ibai Fernandez korrikalaria, baina ezin izan du finalerako sailkatzea lortu, orain dela gutxi izan duen lesio batek kalte egin diolako.

Elxen, gainera, beteranoen Espainiako Txapelketa jokatu da, eta Jonathan Perezek urrezko domina jantzi du, pertikan, 4,85 metroko jauziarekin.

Mendizorrotzan, Euskadiko kadete mailako txapelketan, Arrasate Kanpazar taldeak zilarrezko dominak eskuratu ditu 4x100 eta 4x300 erreleboetan. Mikel Agirre, Aitor Arroyo, Ander Otero, Alain Egia eta Unai Sageras izan dira korrikalariak. Mikel Agirrek, gainera, zilarra eskuratu du altuera-jauzian, 1,69 metroko markarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak