Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Arrasaten Elkarrekin-Ahal Duguk segitzen du lehen indarra izaten

Ubane Madera 2016ko eka. 26a, 22:36

* 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan, Ezker Batua eta Ahal Dugu ez ziren elkarrekin aurkeztu. Dena dela, konparaketa egiteko, alderdi biek bakarka lortu zituzten emaitzak batu ditugu zutabe bakarrean.

Azken unera arte lehia bizia izan da Arrasaten, bigarren eta hirugarren indarraren artean boto alde txikia izan dute-eta. Kontuak kontu, azkenean EH Bilduk segitzen du izaten hirugarren indarra, EAJrekiko 25 boto eskaseko aldearekin. Lehena, berriz, abenduan ezustekoa eman zuen Podemosen oinordeko Elkarrekin-Ahal Dugu. Datuak: Elkarrekin-Ahal Dugu: 3.161 (%28,74); EAJ: 2.655 (%24,14); EH Bildu: 2.630 (%23,92); PSE-EE: 1.488 (%13,53) eta PP: 710 (%6,46). 

Arrasaten, 11.073 lagunek eman dute botoa; bestela esanda, %63,36ak. Abstentzioa, berriz, %36,64koa izan da. Boto baliogabeak izan dira 76 eta zuriak, berriz, 56. 

Erlazionatuak

Podemos lehen indarra Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 abe 20 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak