Promesen mailako Espainiako Txapelketan, Toledon, Malen Ruiz de Azuak bigarren sailkatu den Clara Amat kataluniarrak besteko jauzia egin du. Biek antzerako ibilbidea egin dute finalean: lehenengoan gainditu dute 4,20ko langa, eta huts egin dute 4,25ekoarekin egindako hiru ahaleginetan. Aurreko jauzietan egindakoa aintzat hartuta, arrasatearrarentzat izan da urrea.
Gazte mailako Espainiako Txapelketan ere final estua izan da jauzi hirukoitzekoa. Lehen hirurak hiru zentimetrotan sailkatu dira; jauzi onena, baina, Eneko Carrascalena izan da: 14,94 metro.
Carrascalen urre honi atzo luzera jauzian lortutakoa batu behar zaio. Arrasatearrak 7,13 metroko jauzia eginda irabazi zuen.