Epailearengana joateko zain, aske atzo Arrasaten farola bota zuen gidaria

Julen Iriondo 2016ko ekainaren 26a

Farola lurrean, istripuaren ondorioz.

Edanda eta gidabaimenik gabe gidatzea egozten diote. Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, Arrasateko Santa Marina kalean. Auto batek, kontrola galduta, espaloiko faroletako bat jo zuen, jo eta bota.

 

Autoak kalteak izan zituen, baina gidaria onik atera zen. Udaltzainek atxilotu eta euren egoitzara eraman zuten; han egin zioten alkoholemia froga, eta positibo eman zuen gidariak –emakume arrasatearra–. gainera, gidabaimenik ez zuela ere ikusi zuen Udaltzaingoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak