Seigarrenez egiten dihardute saskibaloi campusa Arrasaten, saskibaloi harrobia lantzeko, eta gazteei udan kirola egiten animatzeko asmoz. Saskibaloi izango da ardatz nagusia, baina askotariko ekintzak egingo dituzte: ingelesezko eskolak, eskulanak, berbaldiak, irteerak, jolasak...
Askotariko ariketak
EBA mailako taldearen entrenatzaile Josu Larreategi eta taldeko jokalari Iker Barbero dira irakasleak. Saskibaloia ezagutzen duten mailaren arabera banatu dituzte gaztetxoak eta askotariko ariketak egin: baloia nola eraman, bi eskuekin nola boteak nola eman, saskiratzera barneratzeak nola egin... "Gaztetxoak saskibaloira hurbildu gura ditu. Batzuek ezagutzen dute, baina, beste batzuek gaur hartu dute lehen handik baloia. Denendako dago lekua, eta oso gustura gaude", esan du Iker Barberok.