Dapenak hirugarren ahaleginean lortu du 5,01eko langa gainditzea, eta gero huts egin du 5,11koarekin. Toledon jokatzen ari den txapelketan ez da ezustekorik egon, eta, aurreikuspenak betez, Adrian Vallesek egin du jauzi garaiena: 5,50 metro.
Istar Dapenaren marka bera, berriz, beste bi atletak ere egin dute. Dapena hirugarren sailkatu da azkenean, brontzearekin itzuliko da, beraz, Arrasatera.