Aurtengo kanpuserako 40 lagun inguruk eman dute izena. Goiz eta arratsalde arituko dira saskibaloiarekin lotuta ekintzak egiten. Goizean 10:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldez 15:00etatik 18:00ak arte. Arratsaldeko saiorako indarrak hartzeko, Hilarion jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute.
Saskibaloiaz gain beste kirol batzuk ere jorratuko dituzte, eta bide batez, kirolak osasuntsu egoteko daukan garrantzia helaraziko diete partaideei.