"Hainbat herritarren kexuak" tarteko, kartel "iraingarriak eta deserosoak" kentzeko eskatu du Arrasateko Udal Gobernuak

Ubane Madera 2016ko eka. 23a, 19:12
Kartelaren argazkia.

"Honelako ekintzen aurrean, argi utzi nahi dugu mezu iraingarriak dituzten eta bizikidetza oztopatzen duten kartel eta pankarta ororen aurka azalduko garela beti". Besteak beste, berba horiekin eta Arrasateko Udal Gobernuaren izenean egindako adierazpen batekin gaitzetsi dute argazkian ageri den pankarta, eta kentzeko eskatu dute. Barruan adierazpen osoa. 

"Jaien atarian, tamaina handiko kartelak agertu dira herriko zenbait eraikin eta paretetan. Pankarta horiek, beren tamaina eta mezuengatik, iraingarriak eta deserosoak izan daitezke zenbait herritarrentzat, jaiak bake, errespetu eta festa giroan pasatzea oztopatuz. Eta ez dezagun ahaztu, festak, espazio publikoak bezalaxe, guztionak eta guztiontzat direla.

"Horrelakoak ordenatzea"

Honelako ekintzen aurrean, argi utzi nahi dugu mezu iraingarriak dituzten eta bizikidetza oztopatzen duten kartel eta pankarta ororen aurka azalduko garela beti. Era berean, azpimarratu nahi dugu ordenantza berriarekin horrelakoak ordenatzea dugula helburu. Hasieratik esan dugu, adierazpen askatasuna bermatzea dela gure nahia eta horretarako, kartel eta pankartak ezartzeko guneak sustatuko ditugula; baina kasu guztietan, errespetuak ukaezinezko printzipioa izan behar du.

Dagoeneko herritarren hainbat kexa jaso ditugu BAZean. Horregatik, pankarta erraldoi horiek jarri dituztenei hausnar dezaten eskatzen diegu eta hala erabakitzen badute, ken ditzatela ezarritako kartelak.

Gure aldetik, baina, jai zoriontsuak opa izatea besterik ez zaigu geratzen. Espero dugu datozen egunak jai giro eder eta baketsuan igarotzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak