Biurtekoan piztutako "interes handiaz" pozik azaldu da Fagor Automation

Leire Kortabarria 2016ko eka. 22a, 16:07

Fagor Automation kooperatibak makina-erremintaren biurtekorako zituen aurreikuspenak gainditu ditu. Hain zuzen, bisitariek produktuen eta berritasunen inguruko “interes handia” erakutsi dutela esan du.

BECen egin zen azokan 40.000 bisitari izan zen, aurreko edizioan baino %13 gehiago. Arduradunen esanetan, azken urteotako azokarik arrakastatsuena izan da, eta sektore guztietan eskaerak egin dira azokak iraun duen bitartean. EAEtik kanpoko profesionalak ia erdiak izan dira (%45), eta horietatik %5 atzerritarrak ziren.

Soluzioak eta garapen berriak azokan

Fagor Automationek honela baloratu du bere parte-hartzea: “Lehiakortasuna maila gorenean dagoen gaur egungo testuinguruan, enpresek gainerakoetatik bereizi nahi dute eta ahalik eta soluzio lehiakorrenak eskaini. Industry 4.0 Tailored Solutions aurkezteak bisita asko erakarri ditu, soluzio horiek euren enpresetan aplikatu nahi zutenak. Fagor Automationek premia guztietara egokitzeko aukera ematen du; premia horiek izan daitezke sistema produktiboen optimizazioa, makineria mota desberdinak elkarrekin konektatzea, diagnosi prebentiboa edo berehalakoa, e.a.

Fagor Automationek robot bat erakutsi zuen, Smart Factory barruko mekanizatu-zentro baten. Bulegotik kontrola zitekeen eta MES sistematik monitorizatua.

Horrez gain, erabiltzailearen lan-interfazea kustomizatzeko aukera asko ematen ditu, merkatuan dauden teknologia berrienak erabilita.

Soluzio berri horiez gain, hardware eta software garapen berrienak ere aurkeztu zituen Fagor Automationek; besteak beste, pantaila ukigarridun hari bako bolantea, exijentzia handiko makinetarako software-garapen berriak eta beste batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak