Orduko egitarautik hona gauza batzuk aldatu eta beste batzuk bere horretan mantenu direla ikus daiteke. Adibidez, ekainaren 23an Salvea egiten zen orduan ere, 20:00etan egin ere. Aldiz, 1956an egiten zen tiropitxoia –Zerrajerako kirol eremuan– gaur egun dagoeneko ez da egiten…
Beste adibide pare bat: su artifizialak ere baziren orduan, orain moduan, baita zezen ikuskizunak ere; ordukoak, baina toreatzaileekin egiten zituzten –se lidiaran y seran muertos a estoque, dio egitarauak–, eta ez errekortadoreak baliatuta…
Egitarauaren irudiak erakusten ditu orduko jaiak zelakoak ziren. Edozein modutan, jatorrizko kontakizuna eta egitaraua bere osotasunean, Hots Begi Danbolinak blogean irakur daiteke.