Dapenarekin batera, Iñigo Uribarrenek laugarren postua lortu zuen salto hirukoitzean, nahiz-eta orkatilako mina izan. Podiumetik pausu batera geratu zen, 14,97ko saltoa eginda.
Malen Ruiz de Azuak, berriz, ez zuen txapelketan parte hartu ez zelako hautatua izan. Bere ordez, Naroa Agirre joan zen, eta bigarren postuan sailkatu zen 4,20 metrotako jauzia eginaz.
Ordiziako partaidetza libreko probak
Ordizian jokatu ziren partaidetza libreko probetan Jonathan Perez pertika-jauzilariak 4,80 metroko jauzia egin zuen, eta Malen Ruiz de Azuak, berriz, 4,16 metrokoa. Hala ere, gehiago egiteko gai dela erakutsi du Ruiz de Azuak, eta Toledon Estatuko Promesa Txapelketan izango da aste bukaera honetan, dena emateko prest Istar Dapenarekin batera.
Carrascal eta Agirre bikain
Ordiziko txapelketan Eneko Carrascal eta Mikel Agirre arrasatearrak ere izan ziren. Carrascalek luzera jauzian 6,98 metroko jauzia egin zuen eta kadete mailako lehen urtean ari den Mikel Agirrek, berriz, 5,77ko marka egin zuen. Aste bukaera honetan, Eneko Carrascal (luzera jauzia eta salto hirukoitzean), eta Ibai Fernandez (100 metrotan), Mataron jokatuko den gazteen Espainiako txapelketan izango dira.
Kadeteak Mendizorrotzan
Kadete mailakoak Mendizorrotzan Euskadiko kadete mailako txapelketa, aldiz, Gasteizko Mendizorrotzan jokatuko da. Bertan, Iker Ugarte eta Mikel Agirrek altuera jauzian hartuko dute parte. Eta, 4x100 metrokoan Aitor Arroyo, Ander Otero, Mikel Agirre eta Unai Sajeras izango dira. 4x300 metrokoan, berriz, atleta berdinek hartuko dute parte, baina Mikel Agirreren ordez, Alain Egia izango da taldekide.