Arrasateko Udalaren oharra:
"Hainbat herritarrek deitu gaituzte esanez dei susmagarriak jasotzen ari direla Udalaren izenean. Deitzen dutenek Ur kontsumo baxua izateagatik Udalak deskontuak aplikatzen ari dela diote eta hitzordua eskatzen dute etxera bertaratzeko. Udaletik garbi azaldu nahi da, ez dagoela inongo kanpainarik ez urari ez beste inolako zerbitzuri dagokionez. Zuhurtziaz jokatzeko ohartarazi nahi ditugu herritarrak".