Goizean, Zaldibarretik abiatu dira kalejiran herriko plazaraino, eta hamaiketakoa egin ondoren, indarrak berreskuratuta; Arbolapetan, Biteri plazan eta Sebero Altuben dantzatu dute, ondoren herriko plazan bukatzeko.
Kanpotik etorritakoek herriko dantzarien etxeetan, elkarteetan… bazkaldu dute, eta eguna amaitzeko, 17:00etan azken dantzaldia egin dute herriko plazan. Herritar eta familiarrak bertara hurbildu dira dantzak ikustera, eta bete-beteta izan da plaza.