Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Aldaketa bermatzen duen bakarra alderdi sozialista dela esan dute sozialistek Arrasaten

Arantzazu Ezkible 2016ko ekainaren 17a

Alderdi sozialistako kideak Arrasaten izan dira bariku goizean. Kongresurako zerrendan bigarrena den Rafaela Romero buru zutela ibili dira merkatuan, larrosak eta propaganda banatzen eta botoa eskatzen.  

Romero mondragoetarrak ondoan izan du Eneko Andueza Gipuzkoako Batzar Nagusietan sozialisten bozeramailea; eta Iñaki Arriola sozialisten Gipuzkoako idazkari nagusia. Oscar Garcia Arrasateko sozialisten bozeramailea eta Paco Garcia idazkari nagusia ere merkatuan izan dira.  Aldaketaren aldeko botoa eskatu dute, "guztiok elkartzeko aldaketa", haien esanetan.

Eneko Anduezak nabarmendu du aldaketa bermatzen duen alderdi bakarra dela PSE-EE.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak