500 haurrek hartuko dute parte domekako Haur Dantzarien Egunean

Xabi Gorostidi 2016ko eka. 17a, 17:08

Haur Dantzarien Eguna ospatuko dute domekan Arrasaten. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorritako dantzariek herriko bazterrak alaituko dituzte euren dantzekin. Eguraldiak laguntzen ez badu, Uarkapen egingo dituzte dantzaldiak. 

Urtero legez, uda gerturatzeaz bat Haur Dantzarien Eguna ospatuko dute Arrasaten. Aurtengo edizioan 500 haur inguru arituko dira dantzan. Bailaratik Aramaio, Aretxabaleta, Oñati, Antzuola, Bergara eta Arrasateko dantzariek hartuko dute parte. Gipuzkoatik; Soraluze eta Oiartzunekoak. Bizkaitik, aldiz, Portugalete eta Markinakoek eta Nafarroatik Leitzakoek.

Eguraldiak kale egiten ez badu, 10:00etan elkartuko dira Zaldibarren, herriko plazara kalejira egiteko. behin bertan hamaiketakoa izango dute zai, eta indarrak hartu ostean dantzatzeari ekingo diote. Arbolapetan, Biteri plazan eta Seber Altuben plazan dantzatuko dute, ondoren herriko plazan bukatzeko.

Kanpotik etorritakoek herriko dantzarien etxeetan bazkalduko dute , eta eguna amaitzeko, 17:00etan azken dantzaldia egingo dute herriko plazan. Eguraldi txarrarekin Uarkapen egingo dituzte dantzaldiak, baina antolatzaileek eguraldi ona egiteko esperantzari eutsi nahi diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak