Arrasate Musikaleko kurtso amaierako jaialdia

Xabi Gorostidi 2016ko eka. 17a, 13:58

Gaur, egubakoitza, 18:30etatik aurrera egingo dute urteroko kurtso amaierako jaialdia Arrasate Musikaleko Ikasleek. Amaia Antzokian izango da eta sarrera debaldekoa izango da.

Udaberri musikala jada azken txanpan sartuta dago. Ekaina izan da aurtengo musikaldiko ekintza gehien pilatu dituen hilabetea. Hamar ekintza antolatu dituzte, eta horien artean nagusienen artean kokatzen da kurtso amaierakoa.
Askotariko musikariak izango dira protagonista gaurko emanaldian. Tailerreko ikasleak, talde mistoak, sokazko talde gazteak eta ballet taldeak izango dira Amaia antzokiko oholtzara igoko direnak, eta urtean zehar ikasitakoak erakusteko asmoz aterako dira guztiak.

Zapatuan danborradan

Hala ere, ez da izango asteburu honetako ekintza bakarra. Tradizioari jarraiki, Arrasate Musikaleko Bandakoek Haurren  danborradan hartuko dute parte. 19:00etatik aurrera, Arrasateko danbor-jole gazteekin batera, herriko kaleak girotuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak