'Basque Nation' padel Txapelketa jokatuko da asteburu honetan

Xabi Gorostidi 2016ko eka. 17a, 13:53

AKE Padel taldetik 'Basque Nation' izeneko padel txapelketa antolatu dute astebururako Musakolako kiroldegian. Gizonezkoetan hamabi bikote lehiatuko dira, baina denbora faltagatik, ezin izan dira emakumezko eta misto kategorietako koadroak osatu.

"Oso justu ibili gara denbora aldetik eta pena handia eman digu kategoria horiek ez osatu izanak. Egia esan, gero eta neska gehiago ikusten ditugu padel kantxetan, eta eurek ere parte hartzea nahi genuen. Baina aurtengoan ez bada datorren urtekoan lortuko dugu" adierazi du Markel Gomez antolatzaileak.

Izen berezia

5 euro ordaindu beharrean 20 ordainduta, 31 euroko betaurreko batzuk lortzeko aukera eman diete antolatzaileek parte hartzaileei. "Beste txapelketa batzuetan horrelako ekimenak ikusi ondoren, gurera ekartzea pentsatu genuen antolakuntzatik. Betaurreko etxearen izena Nation zenez, Txapelketari Basque Nation izena jartzea erabaki genuen" azaldu du Gomezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak