Ekainak 24, egubakoitza

8:00 TXOKOLATADA Arbolapetan txosna batzordeak antolatuta. 

8:30 Diana, Arrasateko gaiteroekin. 

9:00 Entzierroa. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J. M. Arizmendiarrieta plaza. Gero  zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, Meza Nagusia.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren kalejira.

11:00 Arrasate Musikaleko musika bandarekin kalejira. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin. 

12:00 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.

12:30 Etxaluzen (Abaroa) omenaldia 80 urtetik gorako nagusiei.  

13:00 Monterron parkean kontzertua, Arrasate Musikaleko musika bandarekin. 

16:00 Txosnagunian herriko artisauen azoka.

17:00 Herriko kaleetan zehar Street boulder txapelketa. 

18:30 Seber Altube plazan Zirika Zirkus taldearen Tren geltokia ikuskizuna.

19:30 Zezen plazan errekortadoreen erakustaldia. 

19:30 Erdikaldeko kaleetatik zehar kalejira Arrasateko gaitero eta Arrasate Musikaleko haize taldearen eskutik.

21:00 Herriko plazan Dragoi-jana. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.

23:00 Santa Barbaratik su-artifizial ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.

23:15 Monterron parkean eta Goikobalu Abesbatzaren laguntzarekin Anne Etchegoyen abeslariaren kontzertua.

23:15 Herriko plazan Oihan Vegarekin, Diskofesta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.