Bandaren orduko ibilbidean ikus daitezke gaur egun Arrasaten existitzen ez diren ikuspegiak: ezker aldean, lehen planoan, Sola Etxea, bere burdin sarearekin. "Eskuinean Eugenio Resustaren etxea. Eta abisu adierazgarri batekin: Atención. Marcha moderada. Musika bandak jo behar zuenaz ariko al zen?", galdetzen du Debagoieneko historialariak.
Gerran 13 musikari galdu
Ibilbideari berari dagokionez, berriz, honakoa izan zen musika bandarena, gerra tarteko: Gregorio Solabarrieta zuzendariak Maalako zubian ekiten zien kalejirei, Maalako kalean bizi baitzen bere andregaia. Justo Munarrizek 1931ean segitu zion taldearen zuzendaritzan eta ohiturari eutsi zion. (…) Gerra aurretik taldeak 29 musikari izan zituen baina liskar armatuak 16raino jaitsi zuen kideen kopurua.