Monterron parkea bete egin zen atzo Arrasateko Trikitixa Eskolaren urteurrena ospatzeko ekitaldian. Ederra izan zen emanaldia eta kolaborazioz josia. Izan ere, hamalau pieza eskaini zituzten eta horietako bakoitzean herriko talde baten –abesbatzak, dantza taldeak, erraldoien konpartsa...– laguntza izan zuten. Ekitaldiaren amaieran, 25. urtemugako plaka oroigarria eman ziete guztiei; baita 25 urteotan eskolaren alde lan egin duten zenbait laguni ere. Berez irailean beteko ditu eskolak 25 urte eta, besteak beste, ate irekiak egingo dituzte orduan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.