Ikastolaren Eguna ospatzen ari dira Arizmendikoak Arrasateko Biteri plazan eta giro aparta dute. Puzgarriak, musika, tailerrak, txosna... Ondo pasatzeko osagai guztiak batu dituzte bertan, baina jaia ekuatorean baino ez dago: 19:15ean, Maider Alzelai gurasoak ipuinak kontatuko ditu; 19:30ean, ikastolako zenbait kidez osatutako trikitilari taldeak saioa egingo du; 19:45ean, Alda Aguado ikasleak abestu egingo du; eta, 20:00etan, AZ gaubela taldeak ikuskizuna egingo du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.