2016 Kirol Sariak banatuko ditu gaur Arrasateko Udalak

Xabi Gorostidi 2016ko eka. 10a, 12:41

Arrasateko Udalak, herriko kirolariek urtean zehar egindako lana goraipatzeko, 2016ko Kirol Saria ekitaldia antolatu du gaurko, egubakoitza, 18:30etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Arrasatear kirolari nabarmenena eta kirol munduan ibilbide aipagarria izan duen kirolari edo kirol taldea sarituko dituzte.

Lehengo AUKEA sariek utzitako hutsunea betetzera datorren sariketa izango da. Arrasateko kirol elkarteek eta kirol munduko komunikabideek aukeratu dituzte aurtengo sarituak.
Arrasatear kirolari nabarmenena eta kirol munduan ibilbide aipagarria izan duen kirolari edota kirol elkartea sarituko dituzte. Sariez gain, aipamen bereziak egingo dituzte, urtean zehar emaitza azpimarragarriak izan dituzten taldeentzako.

Aurtengo aipamenak

Hiru talderi egingo diete aipamena aurten. Mondra Futbol Taldean igoera lortu duten erregional eta bigarren erregionaleko taldeei, eta saski baloian Gipuzkoako txapeldun izatea lortu duen infantileko neskei egingo diote aipamena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak