Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 40 irratizale inguru batuko dira domekako ekitaldian, bakoitza bere emisio antenak eta bateriak motxilan hartuta.
Goizeko 09:00retan Aretxabaletako Galartza auzoan elkartu eta Murugainera ibilaldia egingo dute. Behin bertan, ekipoak muntatu eta deiak egiten hasiko dira, bakoitzak bere frekuentziatik. Batzuek frekuentziak bidali eta beste batzuek horiek jasotzean datza jokoa. Bidaltzen dituztenak aktibatzaileak dira, eta jasotzen dituztenak, aldiz, ehiztariak.
UHF,VHF eta HF frekuentziak erabiliko dituzte. Bakoitzak hedapen maila bat du. VHF frekuentzietatik 150 edo 200 kilometroko hedapena edukitzera hel daitezke eta HF frekuentziekin mundu osora heltzeko gaitasuna dute aktibatzaileek.
Lokal eskaera
Domekako egitasmoa, Arrasaten lokal propio bat edukitzeko aldarria egiteko baliatu dute Arrasateko Irratizaleen Elkartekoek.