Afari meriendan adin guztietako bidelari eta bidelagunak bildu zinen. Bertan, giro oso onean esperientziak elkar trukatu zituzten. Izan ere, gehienak oso gustura sentitzen dira astean behin berba taldearekin euskara praktikatzen. Euren esanetan ordubete konturatu gabe pasatzen da eta batzuek euskaraz hitz egiteko beldurra kendu dute. Gainera taldeetako partaideek hurrengo ikasturtean ere, jarraitzeko ilusioa agertu dute.