Txapelketa antolatzerako orduan AKE Padeleko lagunek kanporaketa formatuaren alde egin dute, eta hiru kategoria jarri dituzte guztira: gizonezkoak, emakumezkoak eta bikote mistoak. Hala, izena emateko bi aukera daude; izenematea soilik egin gura duenak, opari barik, 5 euro ordaindu beharko ditu. Baina, 20 euro ordainduta izena emateaz batera jokalariak eguzkitako betaurreko batzuk jasoko ditu –31 euro balio dute betaurrekoek–, eta interesa duenak e-postaz zehaztu dezake betaurrekoak ze koloretakoak gura dituen. Hala, izena emateko idatzi mezua ake.padel@gmail helbidera datorren domeka baino lehen, eta ordainketa egin honako kontu korrontean: 30350047100470075137.