Kirola Kalera Egunak, Arrasateko Kirol Talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du. Horretarako, kantxa, zelai edo ohiko esparruetatik atera nahi da eta herri erdira ekarri. Hau da, egun berean eta ordu beretan kirol modalitate ezberdinak herritarrei erakusteko aukera eman nahi da. Horretarako zenbait gune bideratuko dira Arrasateko erdigunean.
Hau guztia antolatzeko kirol kluben laguntza izan du Udalak. Kirol ezberdinek, beraz Herriko plaza, Iturriotz kalea eta Erdiko kalea, Garibai etorbidea, Biteri plaza eta inguruak, Portaloia eta Seber Altube plaza eta Jose Letona plaza hartuko dituzte ekainaren 11n.