"Sotero oso gizon alaia izan bide zen gaztarotik eta denetariko anekdotak egozten dizkiote auzotarrek", segitzen du kontakizuna Velez de Mendizabalek. Jakinarazten du Union Cerrajeran egiten zuela Soterok lan eta ordu libreetan ikasi zuela soinua jotzen, "hala moduz".
"Zekizkien musika piezekin erromeriak alaitzen zituen astero Garagartzako eskola zaharraren ondoko Iturrigorrin eta “Perikin”enean. Miguel Okina bergararrak haren gaineko erretratua egin zuen, eta Txomin Iria Kartxel-ek, berriz, Soteroren gainean idatzi zuen, kontatuz, besteak beste, Gautxorin jarduten zuela soinua jotzen, "batsuc chaloca, beste batsuc… fuera… fuera, bañe danac posic broma ederra pasetan". Pasadizoa dakar egun horren bueltan Debagoieneko historiagileak.
Anekdotaren amaiera irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.