Anne Etchegoyen eta Raimundo Amador, sanjuanetan

Jon Berezibar 2016ko eka. 7a, 09:32

San Juan egunean Anne Etchegoyenek kantaldia egingo du Monterronen eta disko festa egongo da Oihan Vega irrati esatariarekin plazan, gauerdian. Raimundo Amadorren flamenco-rock-arekin esango dute agur aurtengo jaiek hilaren 26an.

Aurten ere ez dira faltako jaietako ohiko ekitaldiak, hala Zeuk eiñ, zeuk jan auzolanean egindako bazkari herrikoia (ekainak 25), nola AEDren bertso jaialdia (ekainak 18).

Egitaraua

EKAINAREN 10AN, EGUBAKOITZA

18:00 Liburu aurkezpena: Arrasate 1945 Mondragon . Ametsaren etorkizuna -  Labrando el futuro. Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta.

 

EKAINAREN 11AN, ZAPATUA

18:30 Trikitixa eskolaren 25. urteurrenaren ospakizuna Monterron parkean.

20:00 Amaia Udal Antzokian Donbass, gerra Europaren bihotzean dokumentalaren aurkezpena. Mikel Arregi eta Ibai Trebiñok egina.

 

EKAINAREN 12AN, DOMEKA

9:00etatik aurrera Arruena parkean Auro klasikoen erakusketa

11:30etan Debagoienan zehar ibilaldiaren hasiera 12:30ak arte. Ondoren sari banaketa eta erakusketa 14:30ak arte. Goiena Classic Club taldeak antolatuta.

 

EKAINAREN 17AN, EGUBAKOITZA

18:30 Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako EMANALDIA. 

19:00 Uarkape frontoian  Esku-pilota partiduak. San Juan txapelketaren finalak.

21:00 Kantu afaria Jose Letona plazan, Sei Pistols eta trabuko bat taldearekin.

 

EKAINAREN 18AN, ZAPATUA

09:00 Seber Altube plazan hileroko baserritarren azoka. 

09:30 Herriko plazan elkartuta eta goiz osoan sanjuanetako 2. Sketchcrowl-a. Arrasate Margo Taldeak antolatuta.

13:00 BATZEN jolas-dantza herrikoiaren estreinaldia Jokin Zaitegi plazatik abiatuta Herriko Plazaraino. Arrasateko musika eta dantza taldeen partaidetzarekin eta herritar guztiei −haur, gazte zein helduei− irekia. 

19:00 Haurren danborrada, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza.

20:30 San Joan Batailatzailearen parrokian kontzertua: Elai abesbatza.

22:30 Bertso jaialdia Monterron parkean AED-k antolatuta. Partaideak: Nerea Elustondo, Julio Soto, Arrate Illaro eta Joanes Igeregi. Gai jartzailea: Altutik! Bertso eskola.

 

EKAINAREN 19AN, DOMEKA, HAUR DANTZARIEN EGUNA 

10:00 Zaldibar pilotalekuan batuko dira haur dantzarien taldeak. Ondoren txistulariekin kalejira. 

11:15  Herriko kaleetan zehar dantza erakustaldia. 

13:30 Talde guztiak plazan elkartuko dira. 

16:00 Buenuena Jatetxean  20. Mus txapelketa.

17:15 Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz Dantza Taldeek antolatuta, Herriko plazan dantza talde guztien jarduna eta agurra. Gero, dantzaldia AMAIA DJrekin.

20:00 Amaia Udal Antzokian Doke taldearen Aingeru ala kurriloi antzezlanaren emanaldia. Sarrerak. 

 

EKAINAREN 23AN, EGUENA. SAN JUAN BEZPERA 

Artgazki elkarteak antolatuta eta jaietan zehar, (ekainak 23tik 26ra bitartean) SAN JUAN JAIAK II. ARGAZKI LEHIAKETA.

12:00 Txosna batzordek antolatuta txupina herriko plazatik.  

12:30 Txosnagunearen irekiera. 

13:00 Trikipoteoa txosnagunetik hasita. 

14:30 Herri bazkaria Biteri plazan.

16:30 Etxafleroak eta granada japoniarrak Seber Altube plazan.

Ondoren, Seber Altube plazan Txaloka taldearen Bualá izeneko haurrentzako dantzaldia. 

16:30 Makal-poteoa plazaraino makalarekin, Incansables txarangaren laguntzarekin.

18:00 Herriko plazan makala jasotzea.

19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian Salve Solemnea.

21:00 Errementari dantza; Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.

22:30 San Juan JUsua Herriko plazan. 

23:00 Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, Nagusien danborrada. SUDCek antolatuta. 

Horren ostean, Herriko plazan, Gaubela taldearekin dantzaldia.

00:00 Fan & Go taldea txosnagunean.

 

EKAINAREN 24AN, EGUAKOITZA, SAN JUAN EGUNA

8:00 TXOKOLATADA Arbolapetan txosna batzordeak antolatuta. 

8:30 Diana, Arrasateko gaiteroekin. 

9:00 Entzierroa. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J. M. Arizmendiarrieta plaza. Gero  zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, Meza Nagusia.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren kalejira.

11:00 Arrasate Musikaleko musika bandarekin kalejira. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin. 

12:00 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.

12:30 Etxaluzen (Abaroa) omenaldia 80 urtetik gorako nagusiei.  

13:00 Monterron parkean kontzertua, Arrasate Musikaleko musika bandarekin. 

16:00 Txosnagunian herriko artisauen azoka.

17:00 Herriko kaleetan zehar Street boulder txapelketa. 

18:30 Seber Altube plazan Zirika Zirkus taldearen Tren geltokia ikuskizuna.

19:30 Zezen plazan errekortadoreen erakustaldia. 

19:30 Erdikaldeko kaleetatik zehar kalejira Arrasateko gaitero eta Arrasate Musikaleko haize taldearen eskutik.

21:00 Herriko plazan Dragoi-jana. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.

23:00 Santa Barbaratik su-artifizial ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.

23:15 Monterron parkean eta Goikobalu Abesbatzaren laguntzarekin Anne Etchegoyen abeslariaren kontzertua.

23:15 Herriko plazan Oihan Vegarekin, Diskofesta.

 

EKAINAREN 25EAN, ZAPATUA. HAURREN ETA GAZTETXOEN FESTA EGUNA

8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin.

9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

10:00 Zaldibar frontoian eta egun guztian zehar Patximatxin skate jaia. Arraskak antolatuta.

10:30 Biteri plazan Haurgunea eta Zaldibarren Gaztegunea jarriko dira martxan 14:00ak arte. 

12:00 Eguzkilaruri ongi-etorria eta makal txikiaren igoera trikitilarien laguntzaz Biteri plazan. Ondoren kalejira.

12:00 Arrasateko trikitilarien eskutik, kalejira.

12:00 Azokan Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren prestaketa.

12.15 Dantzaokea (Karaokea eta koreografiak) Biteri plazan.

12.30 Body paint Jokin Zaitegin.

13:00 Kalejira herrikoia txistularien eskutik.

13:30 Apar jolasa Jokin Zaitegi plazan. Bainu jantziak ekarri eta igerilekura…apar artean jolastera.

14:30 Zeuk iñ zeuk jan kuadrillen arteko bazkari herrikoia azoka plazan. Udalaren eskutik sagardo kupel bat egongo da parte-hartzaileentzat.

16:00 Azoka plazan Zeuk iñ zeuk jan bazkalostean haurrentzako jolasak.

18.00 Ane eta Piratak parrandan! zuzeneko dantzaldia, Biteri plazan. 

18:30 Errekortadoreen eskola gaztetxoentzat zezen plazan. 

20:00 Seber Altube plazan Trapu Zaharraren A cal y canto ikuskizuna.

22:30 Herriko plazan Golden orkestrarekin dantzaldia.

22:30 Arkada social + Non servium taldeak txosnagunean.

05:30 Sokasalto gaupaseroa txosnagunean.

 

EKAINAREN 26AN, DOMEKA

8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin.

9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan. 

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.

12:00 Herriko plazan eta Eusko Labelen eskutik Eusko Labeleko produktuak  dastatzea Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.

17:00 Profesional mailako pilota partiduak Uarkape frontoian.

18:30 Markeliñe taldearen eskutik Crusoe antzezlana Biteri plazan.

18:30 Errekortadoreen eskola gaztetxoentzat zezen plazan.

19:30 Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen dantza emanaldia.

19:30 Txosnagunean Urrezko Dragoiaren ematea. 

20:00 Kontzertua Herriko Plazan: Raimundo Amador.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak