Horrela xaxatuz dakar gaurko kontakizuna 1949an jaiotakoen blogean Josemari Velez de Mendizabal historiagileak, sasoi hartan autotxokeak ere bazirela erakutsiz.
"Ezkerrekoa Enrike Foronda eta eskuinekoa Jesus Elorza "Fenómeno" dira. Orain bai, ezta? 1965 inguruko argazkia da, sanjuanak ziur aski, eta bi lagun eta lehiakideek pasadatxoa eman zuten Zaldibarko barraka gunetik, bolante serioko ardurapean bildutako nekeak arintzeko asmoz. Baina, ziur, gau hartan bertan zerbitzuren bat izango zuten. Profesionalak ziren", borobiltzen du kontakizuna.