Gainera, luzera jauzian Malen Ruiz de Azuak urrezko domina eskuratu du, 5,35 metroko jauziarekin, eta jauzi hirukoitzean Eneko Carrascalek ere urrezko domina jantzi du, 14,78 metroko jauziarekin. 100 metroetan, Ibai Fernandezek zilarra lortu du, 11,00 segundoko denborarekin.
Pertikan, maila aparta erakutsi dute beste behin Arrasateko kirolariek. Maialen Axpel urrea jantzi du 4,20 metroko jauziarekin, Maialen Ruiz de Azuaren aurretik (4,15). Istar Dapenak 5,15 metroko jauzia egin eta urrea lortu zuen, eta Jonathan Perezek brontzea, 4,95ko markarekin.